
Dona Katona Euskal Herriko gazte querren bizitza hobetzeko helburuarekin hasi zen. Hori lortzeko, garbi genuen kolektiboak zer behar zuen: komunitate seguru bat eta bere benetako izaera adierazteko baliabideak. Horregatik, pertsona queer guztiei zuzendutako arropa sortzeaz gain, sareetan murgiltzen gara eta ekintza presentzialak antolatzen ditugu.

Arropa genero adierazpenaren zati garrantzitsu bat da denontzat, baina bereziki pertsona trans eta ez-bitarrentzat. Horregatik, Dona Katona sortzean garbi genuen kolektibo guztiarentzat pentsatutako arropa sortu nahi genuela. Pertsona queer guztiek adierazpen aske eta seguru bat merezi dute.

Modaren industria oso kutsakorra denez, Dona Katonan Euskal Herrian sortutako arropan sinisten dugu. Euskal Herriko moda queer-ari ateak irekitzean, zergatik itxi ingurumenarena?
